Inskripzioak

Aurrez aurre eta online

Non eman dezaket izena?

https://www.kirolprobak.com

Online izen-ematea irailaren 13tik aurrera egongo da zabalik.

Izen-ematea azaroaren 20an, ostirala, 23:59etan amaituko da.

Antolakuntzak azaroaren 15a baino lehen izena ematen duten korrikalariei bakarrik bermatzen die kamisetaren neurria.

Dortsalak azaroaren 19an eta 20an banatuko dira, arratsaldez, Basauriko San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien lokalean.

Era berean, probaren egunean, azaroaren 22an, dortsalak San Jose ikastetxean jaso ahal izango dira, proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenagora arte.

Zer datu eskatuko dizkizute?

  • Izena
  • Abizenak
  • Telefono zenbakia
  • Helbide elektronikoa (e-maila)

Nahi adina pertsona inskribatu ahal izango dituzu, baina pertsona bakoitzaren aurreko datuak eman beharko dituzu.

BASAURIKO HERRI KROSA lasterketan izena ematean, dortsal bat jasoko duzu, eta nahitaez eraman beharko duzu lasterketan zehar.

Izen-ematearen prezioa

  • 5 €
  • 18 urtetik beherakoek doan, baina izen-ematea egin behar dute.

Azaroaren 22an egiten diren izen-emateek 3 €-ko gehigarria izango dute kategoria guztietan.

patrocinadores

SPONSORS/PATROCINADORES

Scroll to Top