Data eta programa
2026ko azaroaren 22an. Lehen irteera 10:30ean; probak kategorien arabera mailakatuta.
XLIV Basauriko Herri Krosa 2026ko araudi ofiziala.
2026ko azaroaren 22an. Lehen irteera 10:30ean; probak kategorien arabera mailakatuta.
Online izen-ematea irailaren 30ean 08:00etan irekiko da eta azaroaren 19an 12:00etan itxiko da. 18 urtetik beherakoak doan; 18 urte edo gehiago: 5 €. Izen-ematea derrigorrezkoa da kategoria guztietan, Txupetines barne, aseguruagatik eta segurtasunagatik.
Txupetines: 6 urte arte. Txiki: 7–11. Gazte: 12–15. 7K: 16 urtetik aurrera. Senior 16–39, Master 40 40–49 eta Master 50 50 urte edo gehiago.
Azaroaren 19an eta 20an arratsaldez San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien lokalean. Lasterketa egunean, 10:25era arte.
Lehen 500 izena emandakoentzat kamiseta eta neurria bermatuta, izen-ematea 2026/11/13ko 23:59ra arte egiten bada. Ondoren, eskuragarritasunaren arabera. 18 urte edo gehiagoko lehen 200 izena emandakoek opari gehigarria jasoko dute.
Proba guztiak korrika edo oinez erritmo arinean egin daitezke. Lasterketa 12:45ean itxiko da. Antolakuntzak ordutegiak eta ibilbideak aldatu ahal izango ditu segurtasunagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik.