BASAURIKO HERRI KROSA1978 → 2026
5 urria, 2026

Su motelean… horrela prestatzen ari gara Basauriko Herri Krosa 2026 🔥

Gauza onek denbora behar dute.

XLIV Basauriko Herri Krosa ere pixkanaka prestatzen ari gara, osagai guztiak mimoz zainduz, datorren azaroaren 22an Basaurin kirolaz, elkarbizitzaz eta giro ederraz elkarrekin gozatzeko.

🔥 Su motelean… baina gero eta gertuago.

Ixatxo eta Ixatxi osagai guztiak prestatzen ari dira.

Eta zu? Prest al zaude Herri Kroserako?

📅 2026ko azaroaren 22a
📍 San José Ikastetxea · Basauri
🏃 1K · 3K · 7K

🌐 herrikrosa.com